top of page

eskutik helduta

"Eskutik helduta gaude,

borobil bat eginez,

arras pozik gabiltza,

itzul anitz emanez.

Eskuina, ezkerra, urrats bat aintzinka;

eskuina, ezkerra, urrats bat gibelka;

eskuina, ezkerra, urrats bat aintzinka;

eskuina, ezkerra, ipurdiz lurrera."

Abestia:

mari txipi

Deskribapena:

Partaideak borobilean jarriko dira barrura begira, horietako haur bat izan ezik, hau borobilaren erdian kokatuko da. Erdian dagoen hau borobilean zehar dantzan eta kantuan ibiliko da, gainerako haurrek kantatu eta txaloak jotzen dituzten bitartean. Erdian dagoen haurrak “Mari txipi dantzatzen” esatean beste haur baten parean jarri eta besoak mugitzen hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak errepikatu beharko ditu. Ondoren, “eta dantzatu ondo” esaterakoan bi haurrak eskutik heldu eta borobilean zehar dantzan jarraituko dute. Berriro ere kantak “Mari txipi dantzatzen” esatean, borobilean zehar eskutik helduta dantzan zebilen bikoteak, bikotekide berriak topatuko dituzte, beste bi haurren aurrean kokatuz eta gauza bera errepikatuz. Horrela, behin eta berriz, haur guztiak bikoteka dantzan egon arte.

​

Abestia:

 

“Kaletik nindoala

Mari Txipi ikusi nuen

eta erakutsi zidan

Mari Txipi dantzatzen.

 

Dantza txipi txipi

Dantza txipi txop

Dantza txipi txipi

Baina dantzatu ondo”

saloi frantsez baten

Deskribapena:

​

Jokalari guztiak ilaran jarriko dira eta biribila osatuko dute. Abestia abesten duten bitartean mugimendu batzuk egin beharko dituzte, kantua aurrera doan neurrian, mugimenduak gero eta zailagoak izango dira.

        Mugimenduak:

       Hankak mugitu: abesti osoa abesten duten bitartean oinak aurrealdera mugituko dituzte, abestiaren erritmoari jarraituz. Lehengo eskuineko hanka eta gero ezkerrekoa mugitu beharko dituzte, aurrerantz.

     Besoak mugitu: oinen mugimendua errepikatuz, orain besoak zabaldu behar dituzte. Eskuineko oina mugitzerakoan eskuineko besoa zabalduko dute, eta ezkerreko oina mugitzerakoan ezkerreko besoa.

    Burua mugitu: oinen eta besoen mugimendua errepikatuz, burua alde batera eta bestera mugitu beharko dute. Eskuineko oina eta besoa mugitzerakoan burua eskuinerantz biratu behar da eta ezkerreko oina eta besoa mugitzerakoan burua ezkerrera biratu behar da.

    Aurrean dagoen lagunaren sorbalda helduko diote eta abestia abestuko dute, aurretik egindako mugimendu guztiak errepikatuz.

     Ondoren, beraien aurrekoaren aurreko lagunari sorbalda helduko diote eta abestia abestuko dute, mugimendu guztiak errepikatuz.

      Ilaran hiru toki aurrerago dagoen lagunaren sorbaldari helduko diote (horretarako biribila itxi egin beharko da), eta, atzean dagoen lagunaren izter gainean eserita, abestia abestu beharko dute, mugimendu guztiak (oinak, besoak eta burua) errepikatuz.

​

        Abestia:

       "Saloi frantses bate(a)n

        minue dantzatzen,

        saloi frantses bate(a)n

        minue dantzatzen.

        Minue minue

        minue dantzatzen

        kafe frantses bate(a)n

        minue dantzatzen."

pin pon pilota

Deskribapena:

​

Partaide guztiak borobil batean kokatuko dira. Horietako haur batek edo dinamizatzaileak ping pong pilotaren rola beteko du. Pilotaren rola bete behar duen partaidea, borobilaren erdian jarriko da eta behean aipaturiko abestia kantatuz saltoka hasiko da borobilean zehar mugituz. Abestiak “ikutzen bazaitut, salto egin zazu” esatean, inguruan duen haur bat ukituko du eta hau berarekin batera saltoka hasiko da. Orain biak dira ping pong pilotak. Biak batera abestia kantatzen hasiko dira eta berriz “ikutzen bazaitut, salto egin zazu” esatean, beste bi haur ukitu eta hauek ere ping pong pilotak bihurtuko dira. Horrela, haur guztiak ukituak izan arte eta denak ping pong pilota bilakatu arte.

​

​

Abestia:

“Ni, ping pong pilota naiz,

Eta salto salto salto saltoka ari naiz,

Ukitzen bazaitut, salto egin zazu.”

kote kote

Deskribapena: 

 

Jolaskide guztiak lurrean edo aulkietan eseriko dira biribil bat eginez. Abestia abesten duten bitartean, eskuekin txaloak joko dituzte. Abestia amaitzaen danena, barriro abesten hasi baino lehen, lekuz aldatu behar dira partaideak.

​

 Abestia:

        "Kote, kote, kote, kote,

        abestu dezagun txaloka

        kote, kote, kote, kote,

        abestu dezagun txaloka, jei!"

AULKIEN JOLASA:

​

Deskribapena:

Jolasean parte hartuko dutenen baino aulki bat gutxiago borobil baten jarri behar da. Partaide guztiak aulkien inguruan jarriko dira eta musika entzungo da, musika geratzen danean aulkian jesarri beharko dira eta aulki barik geratzen dena......(2 aukera)

1.- Kanporatuta geratuko da.

2.- Guk gomendatzen duguna: aulki barik geratzen dena, aulkia duen beste baten altzoan jesarriko da, ondorioz, gero eta aulki gutxiago egongo dira eta gero eta jende gehiago besteon altzoan, horrela kooperazioa eta talde lana bultzatuz.

Abestia:

Saltoka eta brinkoka korro korroan (bira-biraka),
den denak gabiltza aulkien ondoan.

Lalara, lalara...

Musika pozgarri hau isiltzen bada,

eseri behar duzu aulkitxo batean.

Lalara, lalara...

Guztiok aulkietan eseritzean,
nor geldituko da jokutik kanpora.

Lalara, lalara...

aurretik doanak egiten duena

Deskribapena:

Haurrak ilara batean jarri eta musikak esaten duen bezala, aurretik doana imitatu beharko dute. Aurretik doanak mugimendu bat egingo du eta atzetik doazen guztiek mugimendua errepikatu beharko dute bere ibilbide berdina burutuz. Abestiak bigarren doana aurrera esaten duenean, aurretik doana atzera joango da, ilarako bigarrena lehena izatera igaroko da, eta hau mugimendu bat egiten hasiko da.

​

  Abestia:

       Aurretik doanak egiten duena,

       aurretik doanak egiten duena,

       zirkin eta oihuak eginez,

       zirkin eta oihuak eginez,

       neska mutilak aurrera goaz,

       neska mutilak aurrera goaz.

       Aurretik doanak egiten duena,

       aurretik doanak egiten duena,

       zirkin eta oihuak eginez,

       zirkin eta oihuak eginez,

       aurrean dagoena atzera,

       bigarren dagoena aurrera.

​

bottom of page