top of page

Polierritmoa

Laberinto musikala

Poliritmia

Kaixo talde!!!

​

Dana ondo?? animo!! gitxi falta da eta.

Oraingoan laberinto musikala eta erritmoa lantzeko ariketa bat izango duzue. Erritmoa lantzeko, gogoratu gelan zelan egiten dugun; beltzak agertzean "ta" esaten dugula, kortxeak agertzean "ti-ti" eta isilunearekin "ssshh" egiten dugula, etxean berdina egin beharko duzue eta honetaz aparte ausartenentzako eskumako eskuarekin goiko pentagrama eta ezkerrarekin behekoa jarraitzea proposatzen dizuegu.

Deteggtive Anderson

Kaixo talde!!!

​

Gaurko honetan erritmoa lantzeko jolas batzuk proposatuko dizkizuegu. Deteggtive Anderson-en 4 bideo aurkituko dituzue, bideoak mailaka doaz, hau da, lehenengoak ondo egin arte ez pasatu hurrengo urratsera.

Zelan jolastu?

Bideoetan kolore ezberdinetako arrautzak aurkituko dituzue, kolore bakoitzak keinu bat izango du eta oiloa arrautz gainean salto egiten duenean keinu hori egin beharko duzue.

Keinuak:

- Arrautz urdina: lurra zapaldu beharko duzue

-Arrautz horia: Belaunetan eskuekin kolpe 1.

-Arrautz gorria: txaloa

-Koloreetako arrautza: Uuuuuhh! esan behar duzue.

​

                                         Lehenengo urratsa:

     Bigarren urratsa:

              Hirugarren urratsa:

Laugarren urratsa:

Amawolé

Kaixo talde!!!

​

Erritmoa lantzeko ariketa oso polita daukazue, bideo honetan Afrikako abesti bat aurkituko dozue, bideoan bertan txaloak egiten dituen eskuen silueta dago, txalo horiek jarraitzen badituzue, abestiaren erritmoa ere jarriatuko duzue, horregaitik hori egitea animatzen zaituegu!

​

bottom of page