
ZAPIARENA
Deskribepana:
1. Izenak dioen bezala zapi batekin jolasten da sokari goraka emanez.
2. Abestiak ZAPIA BEHERA dioenean saltariak zapia lurrera bota behar du.
3. ZAPIA GORA dioenean berriz zapia lurretik jaso egin beharko du.
4. KANPORA hitzarekin irten eta hurrengoa jarraian sartuko da.
Abestia:
Txoria goian kantari,
hemen gu soka saltari,
zapia behera,
bat, bi, hiru,
zapia gora,
bat, bi, hiru,
sakelan (patrikan) sartu eta kanpora.
OGIA, ARDOA ETA GATZA
​
Deskribapena: SAlto egin behar da soka saltoan baina "gatza, gatza, gatza" esaterakoan soka arinago eman behar da eta gero eta arinago, ahal diren salto guztiak lortu behar dira.
​
Abestia:
"Ogia, ardoa, eta gatza
Ogia, ardoa eta gatza
gatza, gatza,gatza, gatza,….."
PEIO TXOFERRA
Deskribapena:
​
Soka barruan dagoenak hiru salto eman behar ditu eta “lere” esaten denean makurtu egin behar da. “Lere” esaten denean, sokari ematen daudenak airean emango diote bira sokari. Berdina egiten da abestian zehar “lere” esaten dan bakoitzean eta bukatzerakoan “lere” hainbat aldiz errepikatzen da. Errepikatzen den momentu honetan soka barruan dagoenak salto te makurtu egin beharko da jarraian ahal beste alditan.
​
Abestia:
​
“Peio txoferrak lere,
galdetu zidan lere,
Ea nahi nuen lere,
kotxez ibili lere.
Nik grazia handia lere,
erantzun nion lere,
Oinez ibili lere,
nahiago nuela lere,
lere, lere, lere…”
NIK DITUT GURAIZEAK
​
Deskribapena:
Salto egiten duenak abestian kantaten dena egin beharko du hanka eta esku bidez.
​
Abestia:
“Nik ditut guraizeak, ireki eta itxi.
Lurra ukitu, zerua ukitu, belauniko jarri eta irten kanpora.”
​
SOKA GAINETIK
​
"Tip- tip- tip,
oinutsik nabil,
Tip-tip,
gela barrutik,
Tip-tip,
soka gainetik,
Tip-tip.
Tip-tip-tip
behatz puntatik,
tip- tip.
Tip-tip-tip
soka loturik,
tip-tip
Tip-tip-tip
botak urruti,
tip-tip.
Tip-tip-tip
aurrera segi,
aurrera beti.”
​
KONGITO - KONGITO
​
Deskribapena:
Saltoka dabilena, abestiak esaten duena egin beharko du keinuekaz.
​
Abestia:
“Kongito kongito sartu sokara,
Kongito kongito ukitu lurra,
Kongito kongito ukitu zerua,
Kongito kongito hanka batekin,
Kongito kongito bestearekin,
Kongito kongito orain biekin,
Kongito kongito irten sokatik.”
​
AITA- AMA
​
"Aita, ama
zenbat pistato
jan nituen atzo
1,2,3,4..."
​
*"Aita- ama" esan beharrean, "Kaixo lagun" esan daiteke
​
HAMABOSTARENA
​
​
"Jolas(tu) gaitezen denok
soka jokoan, soka jokoan,
haurtxo euskaldunoi, ei!
dagokigun eran, dagokigun eran,
euskara hutsean.
Bat eta bi, hiru, lau eta bost,
hamar gehiagorekin
beti dira hamabost."
​
SALTOKA SALTOKA
​
​
“Saltoka, saltoka,
Nabil ni gustora,
Salto (e)ta salto bat sartu arte.
Sartu dadila _(izena)_
(e)ta biok elkarrekin
salto (e)ta salto
bat irten arte
eman zazu vuelta
(e)ta irten zaitez”
KANTAURIKO ITSASOAN
​
Abesti hau abesten den bitartean, ekintza batzuk egin behar dira, alde batera mugitu…
-
"Kantauriko itsasoan (soka sigisaga doa lurretik, saltoka )
olatuak goraka (soka altxatu egiten da eta ohiko soka saltoa hasten da)
itsasontzi bat irten da
olatuen gainean
hemendik hara (soka saltoan dabiltzala, aldi berean, soka eramaileek bi urrats eskuinera)
handik hona (bi urrats ezkerrera)
hemendik hara (bi urrats eskuinera)
eta kanpora!”