
Walking to the left
KAIXO DENOI!!!
Aste honetan, erritmoa landuko dugu "Walking to the left" abestiarekin.
Hasi baino lehen, 4 paper edo kartulina zati behar dituzue (koloregabekoak badira, jarri itzazue zenbakiak 1etik 4ra) eta irudian agertzen den ordenean kokatu:

Bideoan mugimendu batzuk egiten ikusiko gaituzue eta zuek mugimendu horiek kopiatu beharko dituzue. Beraz, gure mugimendu bakoitzaren osteko tarteetan, zuek errepikatu behar duzue guk egindakoak.
Kontuan hartu erabiltzen ditugun eskuak, ordena eta erritmoa!
Espero dugu zuen gustokoa izatea eta asko disfrutatzea eginez.
ONDO SEGI!! :)
Udaberrian guztiz murgilduta gaudenez, udaberriari buruzko ipuin bat entzungo dugu (ezkerreko bideoa). Horrekin batera, Vivaldiren "Udaberria" abestia entzungo duzue.
Eskumako bideoan, bestalde, abesti horren erritmoa lantzeko erritmograma bat aurkituko duzue.
Espero dugu zuen gustokoa izatea eta musikaz disfrutatzea. AURRERA!