top of page

Noten izenak dakizkizu? Ikus dezagun...

Aste honetan, ikusiko dugu zenbat dakizuen notei buruz! Fitxa honetan pentagrama batzuk daude eta bakoitzak nota desberdin bat dauka. Badakizue ze nota den? Erantzunak loreen barruan idatzi! (Erantzunen dokumentua ere hemen ikusi ahal izango duzue egiaztatzeko zein ondo egin duzuen!). 

FIGURA MUSIKALAK

Kaixo!!

​

Aste honetan, dantzarekin batera, fitxa hau daukazue egiteko! Ikusiko dituzue figura musikal erraz batzuk (klasean ikusi ditugu denak) eta zenbakien bidez lotu behar dituzue euren izenekin. Erantzunak ere hemen dituzue amaitzen duzuenean zuzentzeko (ez egin tranparik!) eta ikusteko zenbat dakizue jada musikaz! 

​

AURRERA!!

Domino musikala

KAIXO DENOI!!

​

Aste honetan ere jolas bat dakarzuegu!! Deskargatu ahal duzuenontzat, domino bat ekarri dizuegu. Musikako domino bat denez, desberdina da. Honetan, fitxak "lotzeko", nota pentagraman bere izenarekin lotu beharko duzue. Adibidez, pentagrama batean agertzen bada nota bat bigarren hutsunean lotu beharko duzue LA notarekin. Erraza, ezta? 

​

Espero dugu dibertigarria izatea eta asko ikastea!!

​

ONDO SEGI!! :)

​

​

​

​

​

​

Orain goazen
Praktikatzera!

Kaixo denoi! Espero dugu zuok eta zuon familiak ondo eta sano egotea. 

​

Gure partetik musika ikasten jarraitzera animatzen zaituztegu eta horretarako Pentagrama Enearen ipuin osoaren bideoak dakartzazuegu birpasatzeko apur bat. 

​

Bideoak ikusi ondoren, honekin lotutako jolas batzuen estekak topatuko dituzue.

​

Ondo izan!

bottom of page